Zezensuzkoen atzeko aldea
Aste Nagusian su artifizialak dira, zalantzarik gabe, donostiar gehienen ikuskizun gogokoena. Nork bere erritualak ditu suak ikusteko: bokadiloa afaltzen, izozkia jaten… Leku onena bilatzean dago komeria, arratsaldetik sortzen dira lehen ilarak, Kontxako leku hoberena hartzeko. Suak ikustean, gora begiratu behar denez, galdu egiten da behean gertatzen dena; minutu batzuk beranduago irtengo diren zezensuzkoen prestaketak.
Hamabi lagun ateratzen dira gauero zezensuzekoekin. Sei zezen eta sei unai. Suak iraun bitartean prestatzen dira, eta Kontxako arkupeak dira haien beroketak egiteko pista. Luzaketak, korrikaldiak… Ondo berotu behar da jarraian korrikaldi biziak egin behar dituzte eta. Arkupetatik gora egin eta hor dituzte zezenak zain, eta jantzi bezain pronto ehunka haurrek inguratze dituzte, urduritasun osoz, eguneko azken korrikaldia egiteko.