Pape Bocar Sall fitxatu du Gipuzkoa Basketek
2024-2025eko denboraldirako fitxaketa berri bat iragarri du Gipuzkoa Basketek: Pape Bocar Sall pibotarena. Senegaldarrak bi denboraldirako sinatu du klub donostiarrarekin.
Pibotak 23 urte ditu eta 2,11 metro neurtzen du. Pasa den denboraldian, hirugarren mailako Mataro taldean aritu zen, eta, batez beste, partidako 13,8 puntu sartu zituen, 8,8 errebote hartu zituen eta 16,5 puntuko balorazioa eskuratu zuen.