Uliako eta Igeldoko harriak, iruditan
Aste Nagusiko azken egunean izan zen Uliako Harriaren eta Igeldoko Harriaren txapelketa. Zarauzko Ainitze Zumetak lortu du garaipena eta errekor berria ezarri du Uliako Harriaren hirugarren edizioan. 70 kiloko harria 21 aldiz jaso du.
Igeldoko Harrian berriz, Mikel Lopetegik zarauztarrak irabazi du eta Goenatxok 2002. urtetik zeukan errekorra (19 jasoaldi) hautsi du, 20 jasoalditan ezarriz.
Joseba Parronen argazkiak hemen: