Antzinako 2.000 futbol kamiseta jarriko dituzte salgai denda iraungikor batean
‘Ropa Futboleros’ markaren eskutik iritsi da Grosera antzinako 2.000 futbol kamiseta salgai izango dituen denda iraungikorra. Espainiako beste probintzia batzuetan ere egon dira, eta Donostian egingo dute geldialdia orain, gaurtik hasita hilaren 31ra bitarte. Denda Groseko Secundino Esnaola 16 kalean jarri dute, eta 10:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.
Adin guztietarako neurriak eskainiko dituzte, eta baten bat agortzekotan, berriro jarriko dute eskuragarri. Gainera, beren webgunean azaldu dutenez, bildumak Realeko kamiseta sorta berezi bat hartzen du barnean, “hiriaren futbol historia oparoa ospatzeko”.