Zabaldu duten bideoan erakutsi dutenez, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) iturri bat eraiki du Trinitate plazan, bertan dagoen ur-hargune bat aprobetxatuz. AZGAk zabaldu duen mezuan diotenez, “aspalditik beharrezkoa den” eta “urte luzetan haur, gazte eta bizilagun ugarik” eskatu duten iturria jarri dute hainbat gazteren artean.
Diotenez, udalak “ elite ekonomikoaren interesak” lehenesten ditu, udal politikak “auzotarren interes kolektibo eta bizi baldintzen hobekuntzara bideratu beharrean”. Horregatik, ekimen honekin, aldarrikapen bat egin nahi dute: “Bizilagunok gure beharrizanak asetzeko antolakuntza kolektiborako jauzia egin behar dugu, gure jardun politikoa eskaera edota interpelazio instituzionaletara mugatu beharrean”.
Iturriak, oraingoz behintzat, bertan jarraitzen du, eta gonbidapen argi bat du: “Egarri bazarete, hurbildu eta probatu Triniko ura!“.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea