Musika Parkean jaialdia asteburu honetan itzuliko da
Asteburu honetan Musika Parkean egitasmoa ospatuko da Gladys Enea parkean eta Miramar Jauregian. Egiako parkeak larunbat arratsaldea hartuko du eta Sasha Smith, Suite Seda, Lipe Court eta Disco Bambinos ariko dira zuzenean 18.00etatik aurrera. Igandean, berriz, Miramar Jauregian izango da hitzordua, eta Aria, Noir Socha, Euskorleans Dixieland band eta Bigott taldeek osatuko dute afixa. Bi emanaldian doakoak izango dira, eta da faltako ez jatekorik ezta edatekorik ere.
2010etik da Musika Parkean egitasmoa Donostiako parke ezberdinetan ospatzen dela. Edo behintzat saiatzen dela. Eguraldia lagun ez denetan jaialdia bertan behera gelditu izan da. Eta ez gutxitan. Hain zuzen, asteburu honetako jaialdia uztailaren 18an eta 19an zen egitekoa, baina eguraldiaren ondorioz atzeratu behar izan zuten antolatzaileek.
Honakoa da egitaraua:
Abuztuak 24, larunbata, Gladys Enea Parkea
18.00 Sasha Smith
18.45 Suite Seda
19.40 Lipe Court
20.30 Disco Bambinos
Abuztuak 25, igandea, Miramar Jauregia
18.00 Aria
18.50 Noir Socha
19.30 Euskorleans Dixieland band
20.45 Bigott