EIC Acceleration programaren parte izango da Surphase enpresa donostiarra
Surphase start-up enpresa donostiarra EIC Acceleration programaren azken deialdian parte hartzeko hautatu du Europako Berrikuntza Kontseiluak (EIC), beste 67 enpresarekin batera. Uraren tratamendu iraunkorrerako monitorizazio adimendunaz arduratzen da enpresa, eta gatzgabetzeko plantetan mintzen zikinkeria aldez aurretik antzemateko sistema bat garatu du.
Europa osoko 969 enpresak aurkeztu zituzten euren proiektuak martxoan, eta 347 enpresa iritsi ziren azken defentsara, horien artean Surphase. 2,5 milioi euroko finantzazioa jasoko du, eta deialdi honetan finantzazioa erdietsi duen euskal enpresa bakarra da.