Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu estropadez gozatzeko
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 1ean eta 8an, igandeetan, Donostiako Kontxako Banderaren estropadak direla eta. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Zumaia eta Amara arteko ohiko tren zerbitzua indartuko dute estropaden bi goizetan.
Zehazki, E1 lineako igandeetako ohiko maiztasuna handituko dute, irteera orduak gehituta. Zumaiako geltokitik irtengo dira zerbitzu berezian gehituko dituzten trenak eta ohiko geltokietan egingo dituzte geldialdiak. Tren zerbitzua berezia ahalik eta eraginkorrena eta erosoena izan dadin, aplikazioaren bitartez eta webguneko bilatzailean ordutegiak kontsulta ditzatela gomendatu du Euskotrenek.