Europako zortzi arerioen berri izan du Realak
Realak badaki zeintzuk izango diren bere zortzi arerioak Europako Liga berrituan. Lehen fasean, lau partida Anoetan jokatuko dituzte, eta beste lau etxetik kanpo. Anoetara etorriko dira Ajax (Herbehereak), PAOK (Grezia), Dinamo Kiev (Ukraina) eta Anderlecht (Belgika). Aldiz, beste lau talde hauen zelaian jokatuko dute txuri-urdinek: Lazio (Italia), Maccabi Tel Aviv (Israel-Hungaria), Viktoria Plzen (Txekia) eta Niza (Frantzia).
Laster iragarriko dituzte partiden egunak eta ordutegiak. Dena dela, ligaxka moduan jokatuko den lehen fasearen egutegia jakina da. Lehen partida eta jardunaldia irailaren 25ean edo 26an jokatuko du Realak. Bigarrena urriaren 3an, hirugarrena urriaren 24an, laugarrena azaroaren 7an, bosgarrena azaroaren 28an, seigarrena abenduaren 12an, zazpigarrena 2025eko urtarrilaren 23an eta zortzigarrena 2025eko urtarrilaren 30ean.
Reala txuri-urdin ohi batzuen kontra ariko da: Jonathan Gomez (PAOK) eta Mohamed-Ali Cho (Niza).