Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze estropada, iruditan
Eguraldia lagun, atzo arratsaldean jokatu zuten Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropada. Donostia Arraun Lagunakek denboraldi osoan zehar erakutsitako nagusitasuna berretsi zuen erlojuaren kontrako saioan. Kontxako lehian aritzeko saria eskuratu zuten beste sei traineruak hauek izan ziren, hurrenez hurren: Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio.
Zazpi onenak Donostiarrarekin batera ariko dira datozen bi igandetan; irailaren 1ean eta 8an.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak irudi bilduma ederra osatu zuen, eta osorik ikus dezakezue jarraian: