Donostiarra ohorezko txandan ariko da onenekin
Kontxako Banderaren gizonezkoen lehen jardunaldia Urdaibai irabazi du. 'Torrekua II' traineruak hirugarren bukatu du, hamabost segundora.
Bizkaiko ontziek erakustaldia eman dute Kontxako Banderaren gizonezkoen lehen jardunaldian. Urdaibai izan da onena, Zierbena bigarren eta Donostiarra hirugarren, estropada ona egin ostean. Horrela ere, bi bizkaitarrek hasieratik hautsi dituzte euren txandak. Izan ere, Zierbena lehendabizikoan aritu da aurkaririk gabe, eta Urdaibai bigarrenean, antzera.
Donostiarrak gertu izan du Zierbenaren denbora, baina segundo bakarrarengatik hirugarren tokiarekin konformatu behar izan dira. Horrela, ohorezko txandan ariko dira datorren igandean. Urdaibai eta Zierbena ez ezik, Orio ere izango dute lehiakide.
Gizonezkoen lehen jardunaldiko sailkapen orokorra
1. Urdaibai 19:05.48
2. Zierbena 19:19.58 (+14.10)
3. Donostiarra 19:20.90 (+15.42)
4. Orio 19:30.70 (+25.22)
5. Hondarribia 19:32.90 (+27.42)
6. Kaiku 19:46.26 (+40.78)
7. Getaria 19:52.16 (+46.68)
8. Cabo 20:02.50 (+57.02)