Erramuarekin apainduta, jaietarako prest dago Intxaurrondo Zaharra
Ostegunean botako dute Intxaurrondo Zaharreko jaietako txupinazoa, baina dagoeneko hasi dira motorrak berotzen. Hain zuzen ere, Intxaurrondo Zaharrean eusten diote auzoa erramuarekin apaintzeko tradizioari, eta horretan aritu ziren atzo, abuztuaren 31n, modu herrikoian.
Letaman gaztetxeko plazan bildu ziren auzotarrak, eta elkarrekin prestatu zuten erramua, ondoren auzoko kaleetan zintzilikatzeko. Giro ederrean aritu ziren, eta ez zen faltatu dagoeneko errotzen hasia den Erramunstroa pertsonaia. Auzoa apainduta, orduak zenbatzen hasi dira dagoeneko intxaurrondotarrak, jaiak ate joka daude eta; hemen daukazue egitaraua.
Jarraian, Haizea Solagurenbeaskoa argazkilariak ondutako irudi bilduma ikus dezakezue: