Iñigo Llopisek urrezko domina irabazi du bizkar estiloko 100 metrokoan
Podiumean koxka bat gora egin du Iñigo Llopis igerilari donostiarrak, Parisko Paralinpiar Jokoetan. Izan ere, urrezko domina lortu zuen atzo bizkar erako 100 metroko finalean, S8 kategorian. Duela hiru urte zilarrezkoa eskuratu zuen Tokion.
Hautagai nagusia zen Llopis, eta presioari aurre egin zion Parisko La Defense arenako igerilekuan saio bikain baten bidez. Bigarren sailkatu zen Kota Kubota japoniarra, eta, hirugarren, Mark Malyar israeldarra. Goizeko serieetan azkarrena izan ondoren, donostiarrak finalean berretsi zuen urrezko domina eskuratzeko faboritoa zela.
Llopisek 17 urterekin egin zuen debuta 2016ko Rio de Janeiroko Jokoetan. Aldiz, Tokioko Jokoetan egin zuen lehen urratsa, zilarreko domina irabaztean bizkar estiloko 100 metroko proban. Azkenik, Parisen eta 25 urterekin, urrezko domina eskuratuta.