Liburu zaharrak eta okasiozkoak eskuratzeko aukera, hilaren 8ra arte
Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka, Gipuzkoa plazan. Beñat Parra Irailaren 8ra arte, zabalik egongo da Donostiako 39. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka Gipuzkoa plazan, goizez zein arratsaldez. Euskal Herriko zein Valentziako, Madrileko, Leongo eta Huescako 32 liburu dendatako postuak daude bertan joan den abuztuaren 23tik, eta aurreko urteetan bezala, azokako saltokietan ohiko zirkuitu komertzialetatik kanpo dauden liburu zaharrak, deskatalogatuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharren aleak daude salgai, prezio murriztuarekin.
Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik eta Euskadiko Liburu Ganberako presidente Jose Agustin Iturrik azokaren aurkezpenean nabarmendu zutenez, “ezkutuan” dauden “milaka” istorio aurkituko dituzte herritarrek azokan, estilo askotakoak; “benetako altxor literarioak”.

