Nahia Zudaire zortzigarren, estiloetako 200 metrokoan
Nahia Zudaire zortzigarren sailkatu zen izan zen Parisko Joko Paralinpikoetako S8 mailako 200 estiloetako finalean. Zubietako igerilariak bi minutu, 54 segundo eta 65 ehunenetan gelditu zuen kronometroa eta finaleko azken postuan bukatu zuen. Aurretik, laugarren bukatu zuen bere seriean, 2: 52.57ko erregistroarekin. Sailkapen nagusiko seigarren denborarik onena izan zen, eta finalean sartzeko eta diploma olinpikoa ziurtatzeko aukera eman zion.
Edonola ere, zubietarra “oso gustura” geratu zen bere lehen txapelketarekin, ez baitzuen domina lortzeko itxaropen handirik modalitate horretan: “Oso marka ona izan da. Arratsaldekoa ere oso marka ona izan da baina egia da goizekoa okertu izanak, pixka bat zapuztu duela. Baina tira, hasteko modu ezin hobea izan da eta ea zer egiteko gai garen datozen egunetan “, adierazi zuen kirol proba amaitu ostean.
Zudaire laugarren postuan sailkatu zen Tokioko Paralinpiar Jokoetan (tximeleta estiloko 100 metrokoan eta estilo libreko 400 metrokoan) eta zilarrezko domina bana lortu zuen 2023ko Munduko Txapelketan eta aurtengo Europako Txapelketan. Horiek horrela, asteburukoan norgehiagokan ez bezala, asteazkeneko estilo libreko 400 metroko txapelketan podiumera iristea espero du.