Ander Cepasek diploma olinpikoa ziurtatu du
Parisko Paralinpiar Jokoetan domina bat irabazteko urratsa egin du Ander Cepas mahai teniseko jokalari donostiarrak. 9. mailako final zortzirenetan Koyo Iwabuchi japoniarra mendean hartu du (3-1), eta final laurdenetarako sailkatu da. Horrela, diploma olinpikoa ziurtatu du Donostiako Atletikoko jokalariak.