Irailaren 9an irekiko dute Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea
Emakumeen Etxeak, Donostiako emakume eta feministen ahalduntzea helburu, hainbat ikastaro eta tailer antolatzen ditu urtero. Aurtengo programa aurkeztu berri dute, eta izen ematea zabaldu dute, hilaren 9tik 22ra.
Besteak beste honako tailerrak izango dira: Aitziber Eguskizak Antzerki Laborategi Feminista tailerra eskainiko du, Beatriz Egizabalek Klown tailerra emango du, Xilografia tailerra Oihana Ugarte, Bettina Aragónekin koroa, Iratxe Retolazarekin irakurle eskola feminista.
Horrez gain, formakuntzarako blokeak eta Elkarguneak ere izango dira, ikasturte osoan zehar antolatzen diren taldeak, hain zuzen.
Izen ematea Internet bidez egingo da honako web orrialdeetan: www.donostiakoemakumeenetxea.com edo www.donostia.eus/berdintasuna. Urtero moduan, ikastaro, zerbitzu eta ekimen guztiak doakoak dira.