Urriaren 9tik 12ra egingo dute Donosskino film laburren jaialdia
Urriaren 9tik 12ra egingo dute aurtengo Donosskino film laburren jaialdia, Antzoki Zaharrean. ShortZinema Saileko film laburren emanaldia urriaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute, 19:30ean. Urriaren 12an, berriz, Donosskino gala eta sari banaketa eta festibalaren amaierako ekitaldia egingo dituzte, ordu berean.
Honakoak dira proiektatuko dituzten film laburrak: Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Utländsk (Alba Lozano), Lucia (Marta Etura), Ximinoa (Itziar leemans), Escrito por Ib (Ibon Hernando), Lemon tree (Rachel Walden), Pena’s Special Hauling (Anssi kasitonni), The wake (Luis Gerard Gonzalez), La asistente (Pierre Llanos), Nada de todo esto (Patricio Martinez, Francisco Canton), La ley del mas fuerte (Raul Monge), Don’t even know you (Anna Volosnik), Sabado (Andrea Casaseca), La Snob (Kristina Lauren Anderson), Cuarentena (Celia De Molina), La reina del Pop (David Goñi Artigas), Lava (Carmen Jimenez), We’re Still Here (Larissa Murai, Matheus Malburg), Quién llama (J.A Villalobos), La compañía (Jose Maria Flores), The Fruter And The Husband (Nacho Barcena Martin) eta Normas de higiene (Amaia San Sebastian).
Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapenak Antzoki Zaharrako leihatilan jaso daitezke urriaren 9tik aurrera, honako ordutegian: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.