Brontzezko domina ziurtatu du Ander Cepasek
Ander Cepas mahai teniseko jokalari donostiarra pozik, partida irabazi ostean.BAT Basque Team Parisko Paralinpiar Jokoetan dominen lehian izango da Ander Cepas mahai teniseko jokalari donostiarra. 9 mailako finalerdietarako sailkatu da gaur final-laurdenetan Ivan Mai ukrainarrari irabazita (0-3). Horiek horrela, brontzezko domina ziurtatu du Cepasek. Gogora dezagun final zortzirenetan Koyo Iwabuchi japoniarra menderatu zuela (1-3).
Finalerdietako partida larunbatean, hilaren 7an, jokatuko du donostiarrak (10:00). Irabaziz gero, finalera sailkatu eta urrea edo zilarra irabazteko aukera izango du.


