Marrutxipiko lotuneko lanek trafiko murrizketak eragingo dituzte
GI-20 errepideko Marrutxipiko lotuneko lanek trafiko murrizketak eragingo dituzte hilaren 5etik eta 12ra bitarte. Izan ere, seinaleztapen banderola berriak jartzeko, beharrezkoa izango da galtzada partzialki edo osorik okupatzea 5,150 eta 7,500 kilometro puntuen artean.
Hala, irailaren 5eko 22:00etatik irailaren 6ko 06:00etara, eskuineko erreia hartuko da 7,500 kilometroan, Irunerako noranzkoan, eta 5,150 kilometroan, Bilborako noranzkoan.
Irailaren 8ko 22:00etatik irailaren 9ko goizeko seiak arte, zirkulaziorako bi erreietako batera mugatuko da ibilgailuen zirkulazioa 5,800 kilometroan, Bilborako noranzkoan, eta iraupen laburreko zirkulazioa erabat eten ahal izango da.
Gainera, irailaren 9ko 22:00etatik irailaren 10eko 06:00etara bitartean, 7. kilometroan zirkulaziorako bi erreietako batera mugatuko da ibilgailuen zirkulazioa, eta iraupen laburreko zirkulazioa erabat eten ahal izango da.
Irailaren 10eko 23:00etatik irailaren 11ko 06:00etara, GI-20 errepideko galtzada erabat okupatuko da 6,5 kilometroan, Bilborako noranzkoan, eta, beraz, Intxaurrondo-Garberako lotunetik ibilgailuen zirkulazioa eragotziko da. Ibilbide alternatibo gisa, GI-40, Intxaurrondo eta Martutenerako noranzkoa, eta GI-41, Donostia Erdigunerako sarbidea erabili ahal izango dira.
Irailaren 11ko 23:00etatik irailaren 12ko (osteguna) 06:00etara, GI-20 errepideko galtzada erabat okupatuko da 6,200 kilometroan, Irunerako noranzkoan. Beraz, ibilgailuen zirkulazioa eragotziko da GI-20tik GI-40ra (ospitaleetarako igoera) eta GI-20rako sarbidean, Loiolako Erriberatik.
Ibilbide alternatibo gisa, GI-40 errepidea, Miramonerako eta Martutenerako noranzkoa, eta Loiolako Erriberako sarbidea, GI-41 errepidetik edo Loiolako zeharbidetik erabiliko dira. Aldundiak jakinarazi duenez, jarduketa eremua seinaleztatuko da.