Elkarretaratzea egingo du mugimendu feministak, Amarako erasoa gaitzesteko
Amaran izandako azken sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo du auzoko mugimendu feministak. Amarako Zapi Moreak kolektibo feministak antolatu du bihar 19:00etan egingo den elkarretaratzea.
Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du gaur, ustezko sexu eraso baten egile izatea leporatuta. Emakumeak salatu duenez, erasotzaileak Easo plazako parkingean jazarri du, sexu erasoa gauzatu du, eta ondoren ihes egin du.
Udalak jakinarazi duenez, inguruan zebilen Udaltzaingoaren patruila bati laguntza eskatu dio emakumezkoak, eta hauek erietxera eraman dute beran artatu zezaten. Biktimak emandako datuekin, Udaltzaingoak gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin du gaur goizean, bere etxean zegoela.
Biktimak salaketa jarri du, eta atxilotua Udaltzaingoaren egoitzan dago.