Bera Berak Superkopa Iberiarra irabazi du, bigarrenez
Donostiako eskubaloi taldeak Elx menderatu du finalean (19-28).
Denboraldia titulu batekin hastea badaki zer den Bera Berak, eta zergatik ez errepikatu. Donostiako eskubaloi taldeak Superkopa Iberiarra irabazi du gaur arratsaldean, Maian (Portugal). Finalean, Elx gainditu dute, markagailuak islatzen duena baino partida lehiatuagoan (19-28). Ogonovszky, Arrojeria eta Alvarez izan dira golegile nagusiak.
Bera Berak bigarrenez eskuratu du Superkopa Iberiarra —izena eta txapelketa aldatu zutenetik—. Guztira, berriz, hamargarrena da.