Perretxikoen sukaldaritza liburu aurkeztuko dute Loiolako Mikologia jardunaldietan
Gaur goizean aurkeztu dituzte Loiolako XXV. Mikologia jardunaldiak. Urriaren 6ra bitarte, Loiolatarra kirol elkarteak mikologiaren mundu liluragarrian murgiltzeko egitaraua prestatu du.
Besteak beste, jarduera hauek antolatu dituzte: Daniel Palaciosen marrazki mikologikoen erakusketa kultur etxean, mikologiaren hastapenei buruzko ikastaro mikologikoa, Gabriel Moreno adituaren hitzaldia, perretxikoen munduarekin lotutako gaiak jorratuko dituena. Horrez gain, perretxiko sukaldaritza tailerra eta Donostiako Usarbi jatetxeak egingo duen perretxikoekin egindako plateren dastaketa bazkaria.
Berrikuntza gisa, klubeko mikologia batzordeko kideek perretxikoekin egindako sukaldaritza liburua aurkeztuko dute, eta Mikel Lasarte artistaren motozerrarekin egindako zurezko lanen erakusketa ikusi ahalko da. Perretxiko Egunean ehun perretxiko mota baino gehiago erakutsiko dira eta perretxiko pintxoak dastatuko dira. Jarduera horien barruan, artisau produktu gastronomikoen postuak egongo dira, eta, aldi berean, auzoko ostalaritza establezimenduek pintxo mikologikoak eskainiko dituzte.
Egitaraua
Irailak 23, astelehena: Mikologia ikastaroaren hasiera
- Ikastaroaren edukia: Hastapenak, sailkapena, generoak, espezieak.
- Iraupena: Ikastaroa irailaren 23tik urriaren 2ra izango da (hamar egun). Larunbatean, hilak 28, irteera didaktikoa egingo da basora.
- Material didaktiko gisa, Daniel Palacios egile eta ikastaroko irakaslearen Perretxikoekin gozatuz liburua erabiliko da. Ikastaroak monitore laguntzaileak izango ditu.
- Ikastaroaren prezioa: 20 euro.
- Material didaktikoa: 28 euro (aurreko ikasturteetako libururik ez badago).
- Ordutegia: 19:00etatik 20:30era.
- Lekua eta izen-ematea: Loiola Kultur Etxea, 943 454 605 (leku mugatuak, aldez aurretik izena emanda).
Irailak 29, igandea
- Mikel Lasarte eskultoreak motozerrarekin egindako zurezko eskulturen erakusketa.
Lekua: Latsarien plaza.
Ordua: 11:00etan. - Perretxikoekin egindako sukaldaritzako errezeten liburuaren aurkezpena, Patxi Lago eta Txus Orcajo klubeko mikologia batzordeko kideek egina.
Lekua: Loiolatarra.
Ordua: 13:30etan. - Dastaketa mikologikoko bazkaria, Usarbi jatetxeko taldeak egina, Jon Ibarretxe sukaldaria buru dela.
Lekua: Loiolatarra.
Ordua: 14:00etan.
Urriak 2, asteazkena
- Mikologia ikastaroen amaiera.
Urriak 3, osteguna
- Hitzaldia Gabriel Moreno Horcajada doktorearen eskutik, Landare Biologia Saileko Botanikako katedraduna Alcala de Henaresko Unibertsitatean.
Gaia: Berritasun taxonomikoak (sailkapena) mikobiotarentzat (onddoen populazioa).
Lekua: Loiola Kultur Etxea. Sarrera doan.
Ordua: 19:00etan.
Urriak 4, ostirala
- Sukaldaritza mikologikoko tailerra, Patxi Lago eta Txus Orcajoren eskutik.
Lekua: C.D. Loiolatarra.
Ordua: 19:30etan, sarrera doan.
Urriak 5, larunbata
- Goizean eta arratsaldean bildutako perretxiko espezieen harrera, hautaketa eta sailkapena.
Sariak egongo dira antolakuntzaren ustez merezi dutenentzat, edo saskirik osoenarentzat.
Lekua: Loiolatarra.
Ordutegia: 09:00etatik 18:00etara.
Urriak 6, igandea
- Perretxiko jaia eta amaiera.
Lekua: Latsarien plaza.
Ordua: 10:30etik 14:30era. - Jarduerak: Bildutako eta sailkatutako perretxikoen erakusketa, mahai didaktikoa ikusgai dauden perretxikoen gainean, produktu mikologiko, gastronomiko eta artisauen erakusketa, perretxikoak dastatzeko aukera, eta puzgarriak haurrentzat.
- 11:00: Haurrentzako pintura tailerra.
Gaia: Mikologia
Irakaslea: Javier Espigares - 12:00: Bisita gidatuak perretxikoen erakusketara.
- 13:00: Erakusketako mikologia ekarpen onenen sari banaketa.
- 13:30: Produktu mikologiko eta gastronomikoen bi sortaren zozketa, erakusketara bertaratu direnen artean, auzoko establezimenduek eta azokako postuek emandakoak.
- 14:30: Bukaera.