Nola egin zinema jaialdi bat, genozidio bat gertatzen ari den bitartean
Bueltan da Zinemaldi Alternatiboa, beti bezala egitarau zabal eta aldarrikatzailearekin.
Hamaseigarrenean, aidanez, halaxe dator Zinemaldi Alternatiboa. Gaur aurkeztu dute aste osoko egitaraua, ohikoa denez, eztabaida kritikoa sustatu asmoz. Zinemaldi Alternatiboa ez delako Zinemaldi ofizialari alternatiba bat, bere horretan. Bere helburua “gogoeta kritikoa sustatzea” da, gai sozialak eta gatazkak ekarriz erdigunera, beti ere, hirian eragina duten eztabaidekin.
Aurtengoan, ezin zuen bestela izan, bi gairi eman diote lehentasuna. Batetik, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta “Israelgo estatua egiten ari den genozidioa” salatzeko asmoa erakutsi du jaialdia alternatiboak —ofizialak ez bezala—. Horren froga da aurtengo kartel alternatiboa. Urtero, kartel ofiziala hackeatu egiten dute. Aurten, aldiz, Cate Blanchett aktorearen benetako argazki bat erabili dute. Blanchettek Cannesko alfonbra gorrian Palestinari egin zion keinua baliatu dute aldarrikapena egiteko. Blanchettek Donostia Saria jasoko du, eta bera da kartel ofizialeko irudia.
Bestetik, Zinemaldi Alternatiboak bat egin du joan den abuztuan hiriko hainbat eragilek egindako agerraldiarekin, arrazakeriaren eta faxismoaren gorakadaren kontra: “Segurtasuna aitzakiatzat hartuta, ugaritzen ari dira pertsona migratu eta arrazializatuen kontrako diskurtso eta jarrera xenofoboak, arazoaren benetako erroa ukatzen den bitartean. Testuinguru horretan, beraz, Zinemaldi Alternatiboari ere badagokio antolakuntza eta kultura antierrepresibo, antirrazista eta antifaxista indartzea”.
Egitaraua
IRAILAK 20, OSTIRALA
Lekua: Arteleku plazan (Txomiñenea) eta euria eginez gero Lanberriren egoitzan.
Ordua: 20:00
Proiekzioa: Bizkarsoro
Zuzendaria: Josu Martinez
IRAILAK 21, LARUNBATA
Lekua: Letaman gaztetxea (Intxaurrondo)
Ordua: 20:00
Proiekzioa: El síndrome de Venecia
Zuzendaria: Andreas Pichler
Solasaldia: Bizilagunekin, desazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma.
IRAILAK 24, ASTEARTEA
Lekua: Marruma elkartea (Gros)
Ordua: 19:00
Proiekzioa: Farha
Zuzendaria: Darin J. Sallam
Solasaldia: Donostiako BDZko kideekin.
IRAILAK 25, ASTEAZKENA
Lekua: Arkitektura Eskola (EHU)
Ordua: 17:30
Proiekzioa: City for Sale
Zuzendaria: Laura Alvarez
IRAILAK 26, OSTEGUNA
Lekua: Teila Fabrika lankidetza gunea (Egia)
Ordua: 18:30.
Proiekzioak: Infernuan/ In hell eta Sueños de viernes
Solasaldia: Harrera Sarea
IRAILAK 27, OSTIRALA
Lekua: Txantxarreka gaztetxea (Antigua)
Ordua: 20:00
Proiekzioa: Kuxkuxtu: Parean, ondoan, elkarrekin
Zuzendaria: Arri Iraeta Irigarai
Solasaldia: Arri Iraeta zuzendariarekin