Udalak Zinemaldiko filmak ikusteko 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean
Irailaren 16tik 18ra bitartean eska daitezke webgunean, 010era deituta edo Udalinfoko bulegoetan
Donostiako Udalak, aurten ere, Zinemaldiko filmak ikusteko 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean. Gonbidapenak irailaren 16tik (09:00etan hasita) 18ra (14:00ak arte) eska daitezke udaleko webgunean, 010 telefonora deituz edo Udalinfoko edozein bulegotan.
Sarrerak eskatu ahal izateko ezinbestekoa da langabezian egotea, Donostian erroldatuta egotea eta 18 urtetik gorakoa izatea.
Udalinfok datuak egiaztatuko ditu eta, ondoren, gonbidapenak Easoko Udalinfo bulegoan (Easo kalea 41) jaso ahal izango dira. Bertan, nortasun agiria eta langabezia-ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Gonbidapenak jasotzeko epea irailaren 18ko 14:00etan amaituko da.
Sail Ofizialeko (K1) filmetarako, belodromoko filmetarako eta belodromoko kontzertu-proiekziorako dira.