Koxk! festa solidarioa Intxaurrondon ospatu du Zaporeak elkarteak
Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan ospatu zuten Koxk! festa, eta jende ugari bertaratu zen.EH Bildu Donostia Zazpigarrenez, Koxk! festa solidarioa ospatu du Zaporeak elkarteak, errefuxiatuekin Lesbosen (Grezia) egiten duen lana ikusarazteko eta bere jardunarekin jarraitu ahal izateko dirua biltzeko. Igande goizean egin zuten jaia, Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan; hain zuzen ere, auzo horretan jaio zen Zaporeak. Egun, Lesbosen, 3.000 otordu baino gehiago banatzen ditu egunero elkarteak.
Janari postu ugari jarri zituzten plazan, eta pintxo dastaketa, Idiazabal gaztaren Juan Mari Arzak Sari Nagusiaren banaketa, sukaldarien erakustaldiak, argazki erakusketa eta kale animazioa izan zituzten. Besteak beste, bertan izan ziren Eneko Goia alkatea, Donostiako EH Bilduko ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako agintari batzuk.
https://x.com/EnekoGoia/status/1835257936345460808
https://x.com/ehbildudonostia/status/1835295877121925274

