Asgarth taldeak lehen diskoaren 25. urteurren festa egingo du
25 urte bete ditu Jainkoen egoitza diskoak, Añorgako Asgarth heavy metal taldearen estreinakoak. Hori dela eta, emanaldi berezi bat prestatu dute zaleekin ospatzeko urteurrena. Abenduaren 14an izango da, Egiako Dabadaba aretoan.
Boskoteak aurreratu duenez, lehen lana osorik joko dute, baina errepertorioko beste hainbat klasiko ere. “Sorpresaz beteriko gaua izango da, luzaroan gogoratzeko gaua”, nabarmendu dute.
Gogora dezagun donostiarrek 2022an argitaratu zutela Zeldatik bosgarren diskoa, orain arteko azkena.