Maialen Chourrautek urrezko domina lortu du Munduko Kopan
Parisko Olinpiar Jokoetako zapore gazi-gozoa kolpetik kendu du Maialen Chourrautek. Izan ere, urrezko domina eskuratu zuen La Seuko (Katalunia) Munduko Kopan, K1eko eslalomean. Bigarren atean penalizazioa izan arren, jaitsiera ikusgarria egin zuen Donostiako Atletikon hezitako lasartearrak.
Finala lehiatzeko hamar onenen artean sailkatzea lortu zuen. Hori gutxi balitz, finalean, zirkuitu oso teknikoan, 100.30eko marka gaindiezina lortu zuen, jaitsiera ia perfektua eginda.
Eva Tercelj esloveniarra bigarren (102.67) eta Evy Leibfarth (102.69) estatubatuarra hirugarren izan ziren