Altzako XXIV. Bertso Aroa egingo dute urriaren 4an
Altzako XXIV. Bertso Aroa urriaren 4an izango da, Tomasene kultur etxean. 19:00etan hasita, Josune Aramendi, Agin Laburu, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto ariko dira kantuan. Gai jartzailea, aldiz, Amaia Agirre izango da. Bertso musikatuak izango dira, eta bertsolariei laguntzen, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak arituko dira.
Ekitaldi hau, urteroko legez, Altzania kultur elkarteak, Bizarrain euskara elkarteak eta Altzako Bertsozaleak taldeak antolatu dute.