Zaz abeslari frantsesa Viktoria Eugenia antzokian ariko da
Donostia Kulturak jakinarazi duenez, Zaz abeslari frantsesak kontzertua eskainiko du Viktoria Eugenia antzokian, abenduaren 5ean (19:30). Zazek estudioko seigarren diskoa grabatzen duen bitartean, Europan zortzi kontzertu intimo iragarri ditu, eta horietako bat da Donostiakoa. 45 euro balio ditu sarrerak.
Donostia Kulturako bazkideek hilaren 27ko 12:00etatik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Viktoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta Donostia Kulturaren webgunean. Bazkide ez direnek, aldiz, urriaren 1eko 12:00etatik aurrera eskuratzeko aukera izango dute, sarrerak aurrez agortu ez badira.