Lie Detectors prest dago single bikoitza aurkezteko
Donostiako Lie Detectors boskoteak bihar aurkeztuko du Masaje uzbeko/666 eta Todo se rompe/Golpe de suerte single bikoitza. Egiako Dabadaba aretoan estreinatuko dute lan berriak, eta sarrera guztiak saldu dituzte. El Gobierno madrildarrekin batera ariko dira, eta 20:00etan hasiko da kontzertua.
Circo Perrotti estudioan grabatu dituzte lau kantak, Jorge Explosion soinu ingeniariaren gidaritzapean. Diseinuaz Eneko taldekidea arduratu da, eta Juxe Areta Goñik egin ditu argazkiak.