Herritarrek HAPOan parte hartzeko datak aurkeztu ditu udalak
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra zehazteko parte hartze prozesua abiatu du Donostiako Udalak. Prozesuak sei hilabete iraungo ditu eta hiru fase nagusitan banatuko da. Lehenik, azalpen fase bat, aurrerakinaren edukia herritarrei hurbiltzeko; entzute fase bat, gaikako eta auzokako tailerretan herritarren proposamenak jasotzeko; eta azkenik itzulera fase nagusi bat.
Urritik abendura bitartean, hainbat auzotan batzar irekiak egingo dira, HAPOAren aurrerakinak proposatzen dituen alternatibak eta ondorioak auzokideei aurkezteko eta haien iritzia jasotzeko. Hauek izango dira bilera irekiak:
Gaur, urriaren batean, 18:30ean Urumea Hegoaldeko gunea izango da; Loiola, Loiolako Erribera, Martutene eta Txomiñenea auzoak, hain zuzen. Loiolako Kultur Etxean izango da deialdia.
Ostegunean, urriaren 3an, Erdiguneko auzoen batzarra izango da: Amara Berri, Amara, Erdialdea, Morlans eta Parte Zaharra. 18:30ean Morlansko Amara Berri eskola publikoan izango da batzarra.
Urriaren 10ean bi saio izango dira. Ekialdeko auzoentzat (Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta), 18:30ean, Altzako Tomasene Kultur Etxean. Ipar ekialdeko auzoentzako saioa 18:30ean izango da Zuhaizti eskola publikoan, honako auzoekin: Ategorrieta-Ulia, Egia, Gros.
Asteartea 15, 18:30ean, Luberri ikastetxean izango da batzarra, Mendebaldeko auzoekin: Añorga, Antigua, Aiete, Ibaeta, Miramon-Zorroaga.
Urriaren 17an, 18:00etan Igeldoko batzarra izango da Igeldoko herri eskolan. Azken saioa, urriaren 22an izango da, 18:00etan Zubietako herritarrekin.