Irakurketa talde bat sortu du Altzako Bizarrain euskara elkarteak
Altzako Bizarrain euskara elkarteak irakurketa talde bat sortu du, eta urrian jarriko du martxan. “Gune hau gure hizkuntzako literaturaz gozatzeko eta euskarazko irakurzaleekin iritziak eta gogoetak partekatzeko pentsatuta dago”, azaldu du elkarteak.
Horrela, taldean irakurriko duten lehenengo obra Hamazazpigarrenean aidanez bilduma liburua izango da. Parte hartzeko izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, bizarrain@altza.net helbidera idatzi behar da.