Jaia eta aldarrikapena uztartuz, Parte Zaharreko Herria tabernaren 40. urteurrena ospatzen ari dira
Parte Zaharreko Herria herriko tabernak 40 urte bete ditu, eta, 40 urtez herria eginez lelopean, urteurrena ospatzen ari dira larunbat honetan auzoan, aldarrikapena eta festa uztartuz.
12:00etan hasi dira ospakizunarekin, joaldunak Zuloaga plazatik abiatu direnean. Auzoko erraldoiek eta buruhandiek lagunduta, Parte Zaharreko kaleetan barrena ibili dira, geldialdi batzuk eginez. Hain zuzen ere, Bretxan egin dute geldialdietako bat, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin baitute han 12:30ean.
Kaleak alaitzen jarraitu dute joaldunek, erraldoiek eta buruhandiek, eta, bitartean, mutxikoak dantzatzen aritu dira hainbat auzotar Plaza Berrian, giro ederrean. Bazkaltzera joan aurretik, topa egin dute denek elkarrekin Ikatz kalean, Herria tabernaren aurrean. Arratsaldean ere ospakizunekin jarraituko dute, egitarau zabala prestatu baitute.
Jarraian, goizeko jardueren irudi bilduma eta bideoa ikus ditzakezue: