Xabi San Sebastian musikariak 20. urteurreneko kontzertu berezia egingo du
Bakarkako bidea hartu zuenetik, hainbat disko argitaratu ditu Xabi San Sebastian musikari donostiarrak. 2004ko urriaren 28an kaleratu zuen Orai estreinakoa, eta Egiako Gazteszena aretoan aurkeztu zuen. Ordutik, hogei urte pasatu direnez, kontzertu berezi bat egingo du hilaren 18an, Antiguako Lugaritz Kultur Etxean, 19:30ean.
Berezia izango da, batez ere, gonbidatu ezagunekin konpartituko duelako oholtza: Niko Etxart, Joseba Tapia, Oreka TX, Ixi Jauregi, Juanjo Otxandorena eta Irati Irizar. Betazalak bosgarren diskoa ere aurkezteko probestuko du. Egungo bere banda izango du alboan.
Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.