Urgulleko Natur Txokora bisitari gehiago igo dira
Estimatua da Urgull mendiko Natur Txokoa, eta urtetik urtera gora doa bisitari kopurua. 2023. urtearekin alderatuta, %31 handitu da, eta 2020ko pandemiaren aurreko mailak gainditu ditu. Aurten, ia mila pertsonak parte hartu dute Cristina Enea Fundazioak udaberrian eta udan antolatutako jardueretan.
“Iazko 708 pertsonetatik, 2024 honetan 931 bisitari izatera pasa gara. %31ko hazkundea izan da, eta azken urteotako bisita kopururik altuenetako bat da, 2022ko zifrak baino txikiagoa izan arren”, azaldu du Ekologia zinegotzi Iñigo Garciak.
Urte honetan zehar, guztira 22 jarduera egin dituzte, gaian esperientzia duten begiraleek garatu dituztenak. Gainera, autogidatutako jarduerak eskaini dituzte. Hala nola, Urgullen altxorraren bila jokoa, orientazio zirkuitu iraunkorra eta Natur Txokon bertan doan eskuragarri dauden planoen bidez egin daitezkeen bi ibilbide autogidatu.