Mercadona berri bat irekiko dute Bidebietan
Mercadona supermerkatu kateak bere bigarren denda irekiko du Donostian. Bidebietako Pasai San Pedro etorbidean izango da, Garaje Ingles zegoen tokian, eta astelehenean hasiko dituzte obrak.
Dendak bi solairutan eraikitako 1.500 metro karratuko azalera izango du eta 30 aparkaleku inguru izango ditu. Bertan eguzki plakak eta auto elektrikoak kargatzeko puntuak jarriko dira. Mercadona alokairuan instalatuko da Bidebieta auzoko lurzati horretan, hiriaren ekialdeko barrutian.
Udaleko Hirigintza Sailak obra lizentzia eman zion Mercadonak irailaren 12an, eraikuntza lanak hasteko. Halaber, enpresak jarduera lizentzia du uda baino lehenago irekitzeko.