Gipuzkoako bertso txapelketako lehen bi final-laurdenak asteburu honetan jokatuko dira
Asteburu honetan izango dira Gipuzkoako bertsolari txapelketako lehen bi final-laurdenak, Eibarren, urriaren 19an, eta Errenterian, urriaren 20an. Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolari añorgatarrak igandean arituko dira, Errenteriako saioan.
Hiru asteburuz jokatuko dira final-laurdenak, azaroaren 3ko Tolosako azken final-laurdenarekin amaitzeko.
Eibarko saioan bertsolari hauek ariko dira:
- Agin Laburu Rezola
- Alaia Martin Etxebeste
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Eneko Araiztegi Agirre
- Haizea Arana Cardenal
- Manu Goiogana Bengoetxea
Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes ariko da.
Errenteriako saioan, aldiz, bertsolari hauek ariko dira:
- Aitor Salegi Martija
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Beñat Iguaran Amondarain
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste
- Oihana Arana Cardenal
- Unai Gaztelumendi Arandia
Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da.
Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.