Bertso aroa borobiltzea falta zaie
Altzako XXIV. Bertso Aroa apirilean hasi zen eta azaroan bukatuko da. Sei jarduera iragarri zituzten antolatzaileek, eta falta dena bertso bazkaria da. Azaroaren 2an izango da Altzania kultur elkartean, 14:00etatik aurrera. Ekhiñe Zapiain eta Sustrai Colina bertsolariek parte hartuko dute, eta Aitor Odriozola izango da gai jartzailea.
Helduen menuak 22 euro balio ditu, eta aukera begetarianoa ere eskainiko dute. Haurren menuak, berriz, 8 euro balio ditu. Izena eman nahi dutenek telefono honetara idatzi edo deitu beharko dute: 629 04 15 08.
Altzania kultur elkartea, Bizarrain euskara elkartea eta Altzako Bertsozaleak taldea dira Altzako Bertso Aroaren antolatzaileak.