Maika Makovskik kontzertua eskainiko du Antzoki Zaharrean
Maika Makovski kantautoreak (Mallorca, Espainia, 1983) kontzertu bat eskainiko du Antzoki Zaharrean, 2025eko otsailaren 14an. Bunker Rococo izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du bertan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostiakultura.eus webgunean.
Maika Makovski estatuan azken bi hamarkadetan sortu den artista emankor, errespetatu eta nabarmenetako bat da. Lehen diskoa atera zuenetik hogei urte beteko dira laster, eta artistak iragarri du disko berria laster aterako duela: Bunker Rococo. “Artista mallorcarrak orain arte sortu dituen diskoetatik Maika Makovskiren artista izaera ondoen definitzen duen albuma da”, azaldu du Donostia Kulturak.
Estudioko album berri hau Bristolen (Ingalaterra) grabatu du, The Playpen estudioan, eta Ali Chantek ekoitzi du. Maika Makovskiren beste album batzuetan ere murgilduta egon zen Ali Chant, esate baterako, John Parishek ekoitzitako Maika Makovski eta Chinook Wind diskoetan.