Marrutxipiko lotuneko Dbusen errei propioak ireki gabe jarraitzen du

Urriaren 11n ireki zuten Marrutxipiko lotune berria, eta, ordutik, arazorik gabe erabiltzen ari dira ibilgailu pribatuak. Ordea, Dbusek oraindik ezin du lotune alboan jarritako errei propioa erabili, arautzen duen barrera hondatuta dagoelako.
Lotunea bera irekitzean martxan jartzea aurreikusten zuten, baina arazo teknikoak medio, autobusak ezin dira hortik pasatu. Ondorioz, Mons pasealekutik pasatzen diren autobus lineek (24, 29, 33 eta B3) bi geltoki zerbitzurik gabe utzi dute.
Horrek hainbat kexa sortu ditu gidarien eta autobus erabiltzaileen artean. Hain zuzen ere, aipaturiko autobus lineek Sibilia kalea hartu behar izaten dute Egiatik Intxaurrondora joateko.