Sara Alonso seigarren geratu da nazioarteko Golden Trail txapeleketako azken aurreko lasterketan
Sara Alonso mendi korrikalari donostiarra seigarren geratu da Golden Trail lasterketako azken aurreko lasterketan. Lehenengo bosten artean geratzeko asmoa zuen arren, “oso pozik” geratu da lasterketarekin. Joyce Njeru kenyarrak irabazi du proba, 31:37ko denborarekin. Alonsok, berriz, 33:10ko denbora egin du.
Bihar izango da Golden Traileko finala, baina Alonsok ez du irabazteko aukerarik, sailkapen orokorrean 20. postua baitago 407 punturekin. Laugarren postuan, ordea, Malen Osa oñatiarra dago, 565 punturekin, hirugarrenarekin berdinduta.