Donostiako turismoak goranzko joeran jarraitzen duela deitoratu du EH Bilduk, eta lau lan ildo proposatu ditu hurrengo udara begira.
Aiora Jakak ere irabazi du euskarazko literatur itzulpen saria: 'Independentziaren eguzkiak lanagatik'.
Euskara hutsezko lehen pop-rock banda, Benito Lertxundiren gitarra elektrikoa, Arantxa Gurmendi eta minigonak, Ez Dok Amairurekin saltsa, Perturren gitarra Jaime Stinusentzat, eta Larraitzeko jaialdi desastrea (akelarre, orgia eta opio kontsumo salaketak barne). Frankismoko azken urteetan bizi-bizi zegoen giro kulturala Donostian. Eta horien artean, talde bat: Enarak.
XVI. mendeko landa arkitekturaren erakusgarri, Patxillardegi baserriak kikili-makala bizirauten du egun. Ondare historikoa ez ezik, bitxikeriak ere gordetzen dira lau pareta horien artean: 1874an, Espainiako erregina txiza egitera sartu zela diote ingurukoek.
Etxean jokatuko dute asteburuan Ibaeta Basketek, Gipuzkoa Basketek, Bera Bera, Txuri Urdineko mutilek eta Realeko belar hockey taldeak. Kanpoan, aldiz, Realeko bi futbol taldeek eta Txuri Urdineko neskek.
Azaroaren 10ean, Bulebarreko helmuga zeharkatuko duten guztiek eskuratuko dute grabatua Atzegi elkarteko boluntarioen eskutik.