Bakea, konponbidea eta elkarbizitza izango dituzte hizpide
Sarek nazioarteko konferentzia bat egingo du larunbatean, Kursaal jauregian.
Gatazkaren konponbideari begira, Sare Herritarrak konferentzia bat antolatu du. Larunbatean, hilaren 26an, izango da Kursaal jauregian. Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza lelopean, nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat adituk parte hartuko dute. Hizlarien artean daude Brian Currin, Martina Anderson, Laura Pego, Jaime Tapia eta Jon Mirena Landa. Gainera, Maria Jauregi ETAren biktimak ere bere ekarpena egingo du, eta bere mezu bat zabalduko dute.
Konferentzia 10:00etan hasiko da Bego Atxaren hitzartze batekin. Ondoren, Nazioarteko begirada Euskal Herrira izeneko lehen mahai ingurua egingo dute, 10:15etik aurrera egingo dutena. Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak moderatuko du Currinen eta Andersonen arteko solasaldia. Jarraian atsedena egingo dute, bigarren mahai inguruari hasiera eman aurretik. Aurrera egiteko ordua izango da bigarren solasaldia. Naroa Iturri izango da gidaria, eta solasean ariko dira Pego, Landa eta Tapia. Konferentzia bukatzeko Joseba Azkarragak hartuko du hitza.