Hondartzetako kabinen zerbitzua hobetzeko neurriak hartu dituzte
Donostiako Udalak onartu du Kontxako hondartzako kabina kolektiboetan 670 armairu indibidualen hornidura eta instalazioa. Era berean, Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartzetako kabinen egungo sarraila elektronikoen konfigurazioa kontratatzeko espedientea abiatu dute. Lizitazioaren aurrekontua 199.767 eurokoa da, eta hori egiteko zortzi asteko epea ezarri dute.
Kontratuaren arabera, ordezkatu beharreko armairuak kenduko dituzte, eta elementu berri guztiak jarriko dituzte. Armairuen sarrailak ere berrituko dituzte, eta armairu bakoitza paretan kokatuko dituzte. Gainera, sistema prest jarri, softwarea konfiguratzea eta instalatzea, eta udaleko teknikariak prestatzea.