Zer plan astebururako?
Kontzertuak, euskal antzerkia, azokak eta beste hainbat jardueraz disfrutatzeko aukera dago asteburu honetan hirian.
Heltzear da asteburua; gogoz, ezta? Donostian plan bila bazabiltzate, gure agenda kontsultatu dezakezue, hiriko kultur eta aisialdi eskaintzaren berri izateko. Hala ere, jarraian, egun bakoitzeko gomendio bat egingo dizuegu.
Ostiralean, Zorretan antzezlana estreinatuko dute Egiako Gazteszena aretoanm Hika antzerki konpainiaren eskutik. Agurtzane Intxaurraga da egile eta zuzendaria, eta Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza aktoreak. Sarrerak hemen daude salgai.
Larunbatean, Balio Dute kolektiboaren hirugarren Kutixik jaialdiaz disfrutatzeko aukera duzue, Intxaurrondo Kultur Etxean. Neu Troia, Bloñ, Tatxers, Mice eta Mirua taldeek joko dute, 19:00etan hasita. Sarrerak hemen daude salgai.
Igandean, Ghostwoman taldea pop-rock taldeak kontzertua emango du Egiako Dabadaba aretoan, 20:30ean. Sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.
Bonus track: bihar (hilak 25) hasita, hurrengo aste osoan zehar, 35. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea egingo dute Donostian, askotariko film proiekzioekin.