Prentsaurreko jendetsua egin du KASek, aste honetako bi erasoak salatzeko. Argi adierazi dute: "Kaleko afari solidarioekin jarraituko dugu, ez baita segurtasuna ezbaian jartzen duen ekintza, baizik eta pertsonen elikadura segurtasuna elkartasunaren bidetik bermatzen duena". Manifestazioa egingo dute, hainbat eragilek deituta, igandean, 18:00etan, Egian
Turistifikazioaren Aurkako Urria borobiltzeko, manifestaziora deitu du desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak iganderako (12:00etan, Alderdi Ederretik). Hiriko turistifikazio prozesua bere mugara heldu dela eta hiria "arriskuan" dagoela salatuko dute. Elena Ramirez Boixaderas (Bartzelona, 1991) Bizilagunekineko kidearekin mintzatu gara.
EH Bilduk Intxaurrondoko mikrobusaren linea pilotua mahai gaineratu du urriko udalbatzan. Olatz Yarza Mugikortasun zinegotziaren arabera, ordea, udal baliabideek ezin dituzte eremu guztietako beharrak asetu.
Kontzertuak, euskal antzerkia, azokak eta beste hainbat jardueraz disfrutatzeko aukera dago asteburu honetan hirian.
Autobus geltokian "bidaiatzeko txartela dutenak soilik" sartzea nahi du Alderdi Popularrak. Mozioa, baina ez da aurrera atera. Gainerako alderdi guztiek aurka bozkatu dute eta gogor kritikatu dute popularrek segurtasunaren aferarekin duten jarrera.
Asier Mendizabal bakarlari donostiarrak bigarren diskoa argitaratu du.
Xabier Arregi Iparragirre (Zubieta, 1964) adimen artifizialean eta hizkuntzalaritza konputazionalean aditua da. Euskararen prozesamendu automatikoa lantzen duen Euskal Herriko Unibertsitatearen Ixa talderean nahiz HiTZ zentroaren partaide da gipuzkoarra. Hizkuntzalaritza konputazionalarekin erlazionatutako hainbat proiektu eta aplikazioren ekoizpenean eta garapenean parte hartu du.
Europako Kopako multzoen faseko hirugarren garaipena jarraian lortzeko, donostiarrek Proteas Voulas gainditu beharko dute.
Udalaren erabakiarekin haserre agertu dira EH Bildu eta Elkarrekin Donostia. PPk, aldiz, soilik Egian debekatu izana salatu du. Gaurko udalbatzarrean gaia eztabaidatzeko eskatu du Elkarrekin Donostiak, baina aurka bozkatu du udal gobernuak eta gaia ez da gai zerrendan sartu.