Igarotako bidearen kronologia bat
Saskibaloia

Lidergoa sendotzeko aukera du Ibaeta Basketek

Europako Kopako multzoen faseko hirugarren garaipena jarraian lortzeko, donostiarrek Proteas Voulas gainditu beharko dute.

IbaetaBasket Ibaeta Basket eta ACS Sepsi taldeen arteko neurketa.

Ibaeta Basketen denboraldi hasiera nahiko ona izaten ari da. Europan hobeto dabiltza ligan baino, eta bolada on hori berresteko aukera dute gaur iluntzean. Europako Kopako multzoen faseko hirugarren partida jokatuko dute Grezian, Proteas Voulas taldearen aurka (19:30). Hirutik hiru irabazita, lidergoa sendotuko lukete.

Gogoratu behar da multzoen faseko lehen bi neurketetan maila ona eman zutela donostiarrek. Gaska kiroldegian jokaturiko lehen jardunaldian Izar Gorria menderatu zuten (70-64). Aldiz, bigarren jardunaldian ACS Sepsiren etxean irabazi zuten (54-62).

HITZAkide HITZAkide