Gertuko merkataritzaren erakusleiho bilakatu dute Igeldoko plaza
Hurbileko produktuen ekoizpena oinarri, azoka izan dute, urteroko moduan, Igeldoko udazken jaian.
Udazken koloretan, landen lurrinak ekarri dituzte inguruko sortzaileek, abeltzainek eta nekazariek Igeldoko plazara. Urteroko legez, merkatua egin dute Udazken jaia ospatzen duten asteburuan. Igande goizean, atseden hartu du euriak, eta askotariko postuak jartzeko aukera izan dute: elikagai eta landareez gain, artisautza produktuak ere erosteko aukera izan dute bertaratu direnek.
Eguerdian berriz, kantu biran aritu dira, eta, urteroko moduan, herriko jubilatuak omendu dituzte herri bazkariaren bueltan. Azoka goizez egon arren, soilik, barra izango dute egun osoan zehar. Arratsaldean, gainera, taloak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Jarraian, goizean egindako argazki sorta: