Astelehenean hasiko da Santi Cocaren kasuko azken epaiketa
Santi Coca gazte donostiarra hil izana leporatzen zaion akusatuaren aurkako epaiketa hasiko da astelehenean, Gipuzkoako Auzitegian. 2019an hil zen Santi Coca 17 urteko gaztea, Donostiako Klub Nautikoko diskoteka batean egin zioten eraso baten ondorioz. Sei lagun ziren hilketarengatik epaitzekoak, baina bat desagertuta egon da eta, beraz, bost epaitu dituzte orain arte. Bada, seigarren akusatua horren aurkako epaiketa hasiko da astelehenean, eta hogei urteko espetxe zigorra eskatu dute berarentzat.
Santi Cocaren familiak Fiskaltzaren eta Donostiako Udalak egiten duen herri-akzioaren esku utzi ditu akusazio lanak, eta lehenengo saioa datorren astelehenean izango da, 09:30ean. Egun horretan bertan, alderdien aurretiazko gaiak eta alegazioak egitea aurreikusi da, eta, astirik izanez gero, idazkiak irakurriko dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, asteartean hasiko dira lekukoak lekukotzak ematen, eta azaroaren 6an, 7an, 8an eta 11n jarraituko dute. Azaroaren 12an, peritu froga egitea aurreikusi dute.
Hilaren 13an, perituak jarraituko du, eta dokumentala egingo dute; ondoren, akusatuaren galdeketa egingo dute. Azaroaren 14an jarraituko du akusatuaren deklarazioak.
Ondoren, ondorioen eta txostenen berri emango da, azaroaren 15ean txostenekin jarraitzea aurreikusi dute eta azaroaren 18an, epaia emango zaio epaimahaiari.